Linguatec proiektuko kideak Euskaltzaindiaren mendeurreneko jardunaldian
Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken jardunaldi akademikoa izan zen irailaren 12an eta 13an, Donostian («Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara»), eta Lianguatec proiektuko kideek presentzia nabarmena izan zuten.
Ostegun goizean, mahai-inguruan parte hartu zuen Bezazet Dazéas Lo Congrés Permanent de la Lenga Occitana-ko kideak, Fryske Akademyko ordezkari Hans Van de Velderekin eta Lorrenako Unibertsitateko kide Mathieu Constant-ekin batera.
Ostegun arratsaldean, «Euskararen estandarizaziorako ingurune digitalaren baliabide linguistiko eta sozialak» izan zituzten hizpide, mahai-inguruan, Iñaki Alegria eta Olatz Arregi IXA Taldeko kideek eta Josu Aztiria Elhuyarrekoak, Ainhoa Arregi UZEIko kidearekin batera.
Ostiral goizean, Battittu Coyos euskaltzain osoak «Euskara eskuz esku» egitasmoa aurkeztu zuen, eta, ondoren, Vincenç Rivière Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitanako kideak hartu zuen hitza, okzitaniera ingurune digitalean indartzeko egiten ari diren lana azaltzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest