Proiektuak hizkuntza-baliabideak eta tresnak erabili, aurreratzen lagundu eta bereak garatuko ditu, Pirinioetako hizkuntzen digitalizazioan aurrera egiteko. Baina euskara, okzitaniera eta aragoiera oso egoera desberdinetatik abiatzen direnez digitalizazio-mailari dagokionez, hizkuntza bakoitzak baliabide eta tresna jakin batzuen premia du, nork bere digitalizazio-mailan egonda dituen beharrei erantzuteko.
EUSKARA
- Hizketa ezagutzea: hitzak ezagutu eta sailkatzea
- Iparraldeko euskarazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- Gaztelania-euskara bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea
- Euskaltzaindiaren arauak aurkezteko tresna, Ipar Euskal Herriko hizkerak kontuan hartuko dituena: Euskara Eskuz Esku
ARAGOIERA
- Aragoierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- Gaztelania-aragoiera bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea
- Aragoierazko onlineko hiztegia
OKZITANIERA
- Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
- Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
- Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
- Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
- Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- Okzitanierazko testuen detektagailua: testu batean okzitaniera identifikatzea
- Okzitanieraren aldaerez idatzitako testuen detektagailua: okzitanieraren aldaerak identifikatu eta desberdintzea
- Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea