Serrabloko ibilbidea irisgarri eta eleaniztun egin duen aplikazioaren aurkezpena

29 April, 2021 By

Apirilaren 28an aurkeztu zuten Lárrede-ko elizan ‘Ilesias de Sarrablo’ app-a, zeina IOS eta Android gailuetarako eskuragarri dagoen; Serrablo eskualdeko (Gállego Garaia) 19 elizei buruzko informazio xehea, irisgarria eta eleaniztuna eskaintzen du aplikazioak.

LINGUATEC proiektu europarrean garatu dute aplikazioa, eta informazioa hauetako zer hizkuntzatan eskuratu nahi den aukeratzeko parada dute erabiltzaileek: aragoiera, katalana, euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Aplikazioak telefono mugikorraren erabiltzailearen kokapenari antzematen dio, eta  aukera ematen dio bertako argazkiak ikusi, informazioa irakurri edo entzun eta informazio osagarria ikusteko. 

LINGUATEC proiektuan garatutako hizkuntza arteko itzultzaile automatikoak erabili dituzte aplikazioa sortzeko, baita aragoieraren ahots-sintesirako teknologia ere (gainerako hizkuntzetarako sortuta zegoen dagoeneko). Irisgarria izateaz gainera, ikusmen urriko bisitariak ibilbidean zehar gida ditzake aplikazioak. 

Hainbat komunikabidek eman dute aplikazioaren berri: