Ezagutza transferitzeko tailer arrakastatsua Jacan

15 April, 2021 By

LINGUATEC europar proiektuaren ezagutza transferitzeko tailerra apirilaren 13an izan zen, Jacako Kongresuen Jauregian. Aurrez aurrekoa izan zen tailerra, eta, aldi berean, streaming bidez eman zuten.

Aragoiko hainbat arduradunek parte hartu zuten, hala nola Juan Manuel Ramón Ipas Jacako alkatea, José Ignacio López Susín Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendari Nagusia eta Luis Estaún García Aragoiko Gobernuko Estatutu Garapeneko eta Europako Programetako Zuzendari Nagusia, eta haiek ireki zuten jardunaldia.

Jean Louis Valls-ek, Pirinioetako Lantaldearen Zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen, “Kapitalizazioa ezagutzen transferentzia gisa” izenburukoa, eta ondotik izan zen ezagutzak transferitzeko tailerra. Bertan, proiektuan garatutako zenbait tresna aurkeztu zituzten. Francho Beltrán Audera Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako zerbitzuburuak moderatuta, Santiago Lamorak Aragonarioa aurkeztu zuen; Elhuyarreko Clara Ceberiok, TraduZe, eta Tintaura enpresako Santiago Cabellok eta Readspeakerreko Antonino Sistac-ek, berriz, turismoko eta ahots-sintesiko app-ak. Elhuyarreko Josu Aztiriak, Linguatec proiektuaren buruak, aplikazioen arteko konexioak deskribatu zituen.

Tailerra bukatzeko, honako enpresa hauek transferentzia-hitzarmenak sinatu zituzten: PRAMES, El Periódico de Aragón, Caja Rural de Aragón, Delera Consultora Europea, Adcom informática y comunicaciones, Aragon Valley eta Tintaura.

Komunikabideek eman zuten tailerraren berri:

https://jacetaniaexpress.com/nuevas-herramientas-digitales-para-preservar-el-aragones-e-impulsar-el-turismo-con-el-linguatec/

https://www.cope.es/emisoras/aragon/huesca-provincia/jaca/la-manana-en-jaca/noticias/politica-linguistica-presenta-jaca-sus-herramientas-digitales-para-lengua-aragonesa-20210413_1235449