ReVOc, okzitanierazko hizketa-ezagutzailea garatzeko programa
Lo Congrès permanent de la lenga occitana erakundeak ReVOc jarri du martxan, hiru urteko mugaz bestaldeko programa bat, okzitanieraren bi aldaeraren (gaskoia eta Languedoc eskualdeko mintzaira) hizketa-ezagutzailea garatzeko .
Hizkera aztertu eta idatzizko testu batean transkribatzen duen tresna da hizketa-ezagutzailea. Gizakiak makinekin ahots-interfazeen bidez hitzez komunikatzea posible egiten duen hizkera prozesatzeko teknologietako bat da.
Hainbat tresnetarako funtsezkoa da hizketa ezagutzea, hala nola bideoen azpitituluak automatikoki sortzen dituzten tresnetarako, ahots-diktaketako aplikazioentarako edo laguntzaile adimendun pertsonaletarako.
Zenbait erakunde ari dira elkarlanean ReVOc programan, tartean Rolde de Estudios Aragoneses (teknologia berdina garatzen ari da aragoierarako) eta Elhuyar fundazioa (programaren alderdi teknikoaren ardura du), eta Akitania Berria eta Okzitania eskualdeen eta Pirinio Atlantikoak departamenduaren dirulaguntza jaso du.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest