Linguatec INTELEren lansaioan

9 December, 2020 By

2020ko azaroaren 25ean INTELE sarearen lansaioan parte hartu zuten Linguatec proiektuko kideek; proiektuan garatutako azkeneko berrikuntzak aurkeztu zituzten bertan. Onlineko lansaioa izan zen, eta Giza eta Gizarte Zienzia Digitalen ikerketari lotutako 40 poster baino gehiago aurkeztu zituzten.

INTELE Sare Estrategikoaren helburu nagusia da CLARIN eta DARIAH Europako ikerketa-azpiegiturak sustatzeko jarduerak bultzatzea, eta, hala laguntzea giza eta gizarte zientzietako Espainiako ikerketak aurrera egin dezan, baita ikertzaileek posizionamendu hobea izan dezaten ere nazioarteko proiektu eta programetan, bereziki Europako Ikerketa Espazioari lotutakoetan.