Okzitanieraren lehen ahots-sintetizadorea

1 March, 2021 By

Otsailaren 23an Pauen aurkeztu genuen VOTZ okzitanieraren lehen ahots-sintesiaren tresna. Urrats handia da okzitanieraren garapen teknologikoan. Mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren emaitza ederra da VOTZ, Lo congrès permanent de la lenga occitana erakundeak garatua, Elhuyar bazkide teknologikoaren eta LINGUATEC proiektuaren koordinatzailearen laguntzarekin.

Hizketaren sintesia egiteko tresna da, hau da, testua ahots bihurtzen duen aplikazioa. Okzitanieraren bi aldaera, gascoiera eta languedocez, ezagutzen ditu, eta aldaera horietan idatzitako testuak ahots bihurtzen ditu.

Horrelako tresnak oso erabilgarriak dira irisgarritasuna handitzeko, hau da, irakurtzeko gaitasunik ez dutenek entzun ahal izan dezaten testu jakin batean jasota dagoena. Okzitanieraren kasuan, are garrantzitsuagoa da, oso eremu gutxitan erabiltzen delako, eta tresna honi esker ikusgarritasuna handituko da, jauzi handia izango da. Oso urrats handia da.

Esteka honetan eskuragarri dago aurkezpen-ekitaldia osorik

Eta hemen hainbat komunikabidek aurkezpenari emandako oihartzuna:

Jornalet

Euskal irratiak

Radio Pais