Proiektuak hizkuntza-baliabideak eta tresnak erabili, aurreratzen lagundu eta bereak garatuko ditu, Pirinioetako hizkuntzen digitalizazioan aurrera egiteko. Baina euskara, okzitaniera eta aragoiera oso egoera desberdinetatik abiatzen direnez digitalizazio-mailari dagokionez, hizkuntza bakoitzak baliabide eta tresna jakin batzuen premia du, nork bere digitalizazio-mailan egonda dituen beharrei erantzuteko.
Jarraian, proiektuan garatutako tresna, aplikazio eta baliabide guztien zerrenda aurkezten da, sailkatuta, zer hizkuntzatarako sortu den kontuan hartuta. Bukaeran, garatutako baliabidei esker sortu ditugun aplikazio edo tresna eleaniztun batzuk ere ikus daitezke, zeintzuk funtsezkoak baitira hizkuntza-oztopoak gainditzeko; hizkuntzen arteko lankidetzaren emaitzaren adibide nabarmenak ere badira.