Mugaz Gaindiko Linguatec Kongresua
2021eko ekainaren 17an eta 18an, Mugaz Gaindiko Linguatec Kongresua izan da, izenburu hartuta “Adimen artifiziala eta mugaz gaindiko lankidetza: azpiegitura linguistiko, adimendun eta irisgarri baten bidean”.
Lehenengo saioa Pauen izan da, Complexe de la République-n, eta bertan bildu dira LINGUATECen ardatz diren hiru hizkuntzetako (euskara, aragoiera eta okzitaniera) goi-mailako ordezkariak, baita partzuergoa osatzen duten erakundeetakoak ere. Bigarrena, berriz, Miramar jauregian izan da, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan antolatu baita.
Kongresuaren bi jardunaldietan, gogoeta eta iritzi-truke interesgarriak eskaini dituzte hizlariek parte hartu duten mahai-inguruetan; hizkuntzen arteko elkarlan teknologikoaren aukera eta arriskuez aritu dira, eta Linguatec proiektuan garatu diren aplikazio nagusien tailer-erakustaldiak ere izan dira. Halaber, bereziki aipatzekoa da mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura bat eraikitzeko adimen artifizialeko bikaintasun-sarearen sorrera-manifestua irakurri eta sinatu dutela partzuergoko kideek (ikusi albistea).
Mugaz Gaindiko Linguatec Kongresuan gertatutakoari buruzko Xehetasun gehiagorako, ikusi egun bakoitzaren laburpena biltzen duen buletina:
Ekainaren 17ko buletina, Pauko jardunaldikoa
Ekainaren 18ko buletina, Donostiako jardunaldikoa
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest