Linguatec proiektuko bazkideen topaketa Huescan
2020ko otsailaren 27an bildu Huescako Artxibo Historikoan ziren Linguatec proiektuko kideak (Elhuyar, CNRS, Universidad de Toulouse, Lo Congrès, IXA – UPV/EHU, Turismo de Aragon y Euskaltzaindia). Kideen arteko loturak eta kide bakoitzak orain arte egindako lanak eta garatutako tresnak izan ziren bileraren ardatz. Izan ere, tresna digitalak garatzen dihardute denek aragoierak, euskarak eta okzitanierak XXI. mendean merezi duten lekua izan dezaten.
Aragoiko gobernuko hiru ordezkari ere izan dira Linguatec proiektuko bileran: José Ignacio López Susín, Hizkuntza Politikako zuzendari nagusia; Luis Estaún García, Estatutu Garapenaren eta Europako Programen zuzendari nagusia, eta Olga Alastuey, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko zuzendari probintziala. Lehenengo biek, gainera, adierazpenak egin dituzte prentsaren aurrean, proiektuan lortutako aurrerapenak balioan jarriz.
Komunikabide hauek, besteak beste, eman zuten bileraren eta proiektuaren berri:
http://aragonhoy.net/index.php/mod.noticias/mem.detalle/area.1037/id.256388
https://www.diariodelaltoaragon.es/NoticiasDetalle.aspx?Id=1198059
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest