Partzuergoaren bilera Pauen
Otsailaren 23an LINGUATEC proiektuko 5 bazkideek bilera egin genuen Pauen. Bertan aurrerapen teknologikoen balantzea egin eta ekaina arteko ekitaldien egutegia zehaztu genuen. COVID-19a gorabehera, proiektua erritmo onean doala berretsi zen: helburu guztiak lortuko direlakoan gaude.
Hizkuntzaren teknologia berriak garatzea, adimen artifizialean oinarrituta, funtsezko tresnak dira Pirinioen bi aldeetan hizkuntza gutxituak garatzeko. LINGUATEC mugaz gaindiko Europako lankidetza da, beharrezko aliantza XXI. Mendean.
Linguatec proiektua azken txanpan sartzera doa eta datozen hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira proiektuaren emaitzak aurkezteko. Hauek dira Linguatecen hitzordu nagusiak:
- 2021/02/23 Pau Emaitzak aurkeztea
- 2021/04/13 Jaca Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
- 2021/05/12 Donostia/Toulouse Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
- Data zehazteko Donostia/Baiona Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
- 2021/06/17 Pau Linguatec kongresua. Erakusketa-tailerrak
- 2021/06/18 Donostia Linguatec kongresua. Erakusketa-tailerrak