Edizio berria Aragonario-arentzat, aragoieraren onlineko hiztegiarentzat
Aragonarioa-ren, aragoieraren onlineko hiztegiaren, hirugarren bertsioa argitaratu du Aragoiko Gobernuak, Aragoiko Hizkuntza Polititako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Gaztelaniazko eta eskualdeko aldaeretako 5.404 sarrera gehitu dizkiote hiztegiari. Denera, 23.212 sarrera ditu hiztegiak gaztelaniaz, eta haien aragoierazko eta aragoieraren aldaeretako baliokideak.
2019ko apirilean jarri zen martxan Aragonario hiztegia, gaztelaniazko 8.353 sarrera zituela. Uztailean 17.808 hitzetara iritsi zen, eta, oraingo bertsioan, berriz, aragoierazko eta aragoieraren hainbat barietatetako 23.212 hitz biltzen ditu.
Hiztegiaren azkeneko bertsioak “aldaera Diatopikoak” atala eskaintzen du, non zenbait eskualdetako bertsioak ikus daitezkeen, hala nola Jazetaniako Ansóko aragoierakoa eta Echoko aragoierakoa; Gállego Garaiko Panticosako aragoierakoa; Sobrarbekoak eta benasquera.
Plataforma horri esker zehatzago ikus daiteke aragoieraren hizkuntza-aniztasuna.
Hizkuntza Politikako zuzendari nagusi José Ignacio López Susín-ek nabarmendu duenenz, “handiagotze horrek aukera emango du hitz ohikoenak aragoieraz nola esaten diren jakiteko, baita dialekto ohikoenetako aldaerak ezagutzeko ere”.
Gainera, azpimarratu du “zer garrantzitsua den aragoiera” ondarearen eta kulturaren balioa nabarmentzeko orduan, “turistikoki probetxua ateratzeko eta itxura berezitua emateko aukera ematen baitu”.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest