Partzuergoa

ELHUYAR FUNDAZIOA. Proiektuaren burua. LINGUATEC proiektuaren onuradun nagusia da, eta bere gain ditu, besteak beste, proiektuaren kudeaketa administratibo-finantziarioa eta koordinazio orokorra.

ELHUYAR FUNDAZIOAren helburu eta xedea da zientzia eta euskara bultzatzea, sustatzea eta garatzea. Hizkuntzaren eta adimen artifizialaren teknologien esparruan, ikerketa-arlo hauetan dihardu, besteak beste: itzulpen automatikoa, hizkuntza-baliabideak automatikoki sortzea, testu-meatzaritza eta hizketaren teknologiak. Era berean, ELHUYARek esperientzia luzea du hizkuntza-teknologiei buruzko Europako proiektuen buru izaten eta haietan parte hartzen. Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko kidea da.

LO CONGRÈS PERMANENT DE LA LENGA OCCITANA erakundea da, Elhuyar Fundazioarekin batera, proiektuaren ideiaren sortzailea eta koordinatzailea.

Okzitaniera arautzen duen eskualdearteko erakundea da LO CONGRÈS. Okzitanierari bizitasuna ematea eta haren garapenean laguntzea du helburu, hura ezagutzeko eta kodifikatzeko lan egiten du, okzitanieraren hainbat esparrutarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia) tresnak sortuz.

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU) IXA Taldeak ordezkatzen du; unibertsitateko hainbat zentrotako eta sailetako (Informatika, Euskal Filologia, Hizkuntzaren Didaktika …) 28 irakaslek osatzen dute diziplinarteko ikerketa-talde hori, eta esperientzia handia dute hizkuntza-teknologietan eta merkaturatzeko moduko produktuak garatzen.

CNRS (CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE) Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionala diziplina anitzeko ikerketa-erakunde publikoa da, eta munduko ikerketa-erakunde nagusien artean dago, ikerkuntzan eta berrikuntzan emaitza bikainak dituelako.

Okzitanieraren eta frantsesaren hizkuntzalaritzan eta hizkuntzen tratamendu automatikoan duen jakintza jarriko du LINGUATEC proiektuan. Eskarmentua du okzitanierarako baliabideak sortzen.

EUSKALTZAINDIA Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da. 1919an sortua, mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta hizkuntzaren normalizaziorako arauak eman ditu.

Hainbat arlotan duen jakintza eta eskarmentua emango dizkio LINGUATEC proiektuari; besteak beste, datu-base lexikografikoen eta corpus linguistikoen tratamenduan, baita bilaketa-testuak indexatzen eta sailkatzen ere.

Aragoiko Gobernuak turismoari lotutako proiektu berritzaileak kudeatu, sustatu eta martxan jartzeko izendatutako enpresa publikoa da, ondare material eta immaterialaren kudeaketa ere barne hartzen duena.

Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Orokorrarekin koordinatuta, hizkuntzalaritza-gaiei buruzko Europako proiektu batean parte hartzen dihardu lehen aldiz, eta, hala, aragoiera txertatu dute hizkuntzen teknologien garapenean eta inplementazioan, zeinak berebiziko erabilgarritasuna izango baituen turismoaren alorrean.