Mugaz gaindiko kongresua

Adimen artifiziala eta mugaz gaindiko lankidetza: azpiegitura linguistiko, adimendun eta irisgarri baten bidean

Hiru urteko ibilbidearen ondotik, mugaz gaindiko izaera duen kongresu bat antolatu du LINGUATEC proiektuak, UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan. Ekainaren 17an eta 18an biltzar bana izango da Pauen eta Donostian, hurrenez hurren. Biltzarrotan, proiektuak orain arte garatutako tresna guztiak aurkezteaz gainera, mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura bat eraikitzeko adimen artifizialeko bikaintasun-sarea sortzeko manifestua irakurri eta sinatuko dute partzuergoko kideek.

Erakudeetako parte-hartzaileak eta prentsako kideak bertaratu egingo dira eta aurrez aurre jarraituko dute kongresua; izena eman duten gainerako parte-hartzaileek, berriz, Zoom plataformaren bitartez egingo dute.

EGITARAUA